XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. 1. FISIKA ETA KIMIKA: ZIENTZIA ESPERIMENTALAK.

Zientzia, fenomeno fisiko eta kimikoen lege orokorrak aurkitzeko erabiltzen den metodo eta tekniken multzoa da.

Horregatik fisika eta kimikari zientzia fenomenologiko deitzen zaie; fenomeno fisiko eta kimikoak aztertzen dituztelako alegia.

Baina zientzia esperimental ere deitzen zaie.

Zergatik?.

Fenomeno hauek estudiatzeko erabiltzen den tresna, nagusiki esperimentua delako.

Fenomenoa, gorputz batek jasaten duen aldaketa da.

Fenomenoak fisikoak edo kimikoak izan daitezke.

Aldaketa batek gorputzaren izaera aldatzen ez badu, fenomeno hori FISIKOA dela esaten da.

FISIKAK fenomeno fisikoak aztertzen ditu.

Fenomeno fisikoak dira gorputz bat berotzea, solido bat urtzea, auto baten higidura, etab.

Aldaketa batek gorputz baten izaera aldatzen badu, fenomeno hori KIMIKOA dela esaten da.

Fenomeno kimikoetan, substantzia bat zena izateari utzi eta beste berri bat bihurtzen da.

KIMIKAK fenomeno kimikoak estudiatzen ditu.

Fenomeno kimikoak dira paperaren errekuntza, uraren deskonposaketa, gasolinaren konbustioa, burdinaren oxidazioa, etab.

Egia esan, egunetik egunera Fisika eta Kimika nahastuago daude, erlazionatuago daude.

Gaur egun Fisika eta Kimika bereiztea nahikoa zaila gertatzen da.

Horrez gainera beraien eragina beste gai batzuetara ere sartzen da: Biologia, Geologia, medikuntza, Farmazia, Injinerutza, eta abarretara.

Fisika, fenomeno fisikoak aztertzen dituen gai esperimentala da.

Kimika, fenomeno kimikoak aztertzen dituen gai esperimentala da.

1. 2. METODO ZIENTIFIKOA.

Gertakizun edo ideia baten zergatia ezagutzera heltzeko, bide bat edo besteari jarraitu behar zaio.

Bide horri metodoa deitzen zaio.

Fenomeno fisiko-kimikoak ulertzeko, ezagutzeko, metodo zientifikoa erabiltzen da.

Frantzian jaiotako fisikari britainiar honek Cambridge-ko unibertsitatean egin zituen ikasketak, baina ez zuen inolako titulurik lortu.

Guztiz herabetia zen eta ia behin ere ez zuen hitz egiten: emakumeekin inoiz ere ez.

Ia hirurogei urte igaro zituen bakarlanean ikerketari erabat emana.

Ez zen bere aurkikuntzak argitaratzeaz arduratu; ohoreak, fama etab. bost axola zitzaizkion.

Horregatik haren asmakuntzak ilunpetan iraun zuten urteetan.

1770-1780 bitartean elektrizitatearen fenomenoak ikertu zituen.